XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tinkatu zituen bere hankak. Batu zituen indar guztiak.

Gero jostailu bat balitz bezala, altxa zuen.

Onda balitz bezala, erein zion, mila jirabuelta emanaz.

Eta... zart! enbor lodiaren kontra jo zuen.

Kraskateko ikaragarria entzun zen.

Askatu zuen isatsetik eta animalia gajoa, zeharo deseginda urpean galdu zen.

- Alu alua, hori duk hori eman dion kolpea!- esan zuen Yañezek -. Azkar desegin dik!.

- Orangutanak beti irabazten du burrukan.

Basoko animalia guztiei irabazten die.

- Ez ote da orain gure kontra etorriko? - Ikusiko bagintu, ez dut uste barkatuko gintuztekeenik.

- Itxoingo al dugu, aldegin arte? - Ordu luzeak egon beharko dugu orduan! - Zergatik? Ez du hemen zereginik eta.

- Begira han gora. Zuhaitz horren gainera.

Hori izango da, noski, tximu haundi honen habia.

Hala dirudi behintzat.

- Orduan, abia gaitezen.

- Baita zera ere. Ingurune haundiegia eman beharko genuke.

- Ez dugu bada beste biderik. Tirokatu dezagun tximu haundimaundi hori. Eta gurutzatu dezagun errekastoa.